Dokumentuaren akzioak
Ezpata-dantza eta soka-dantza
Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik.
09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute.
10:45ean Meza Nagusia ospatuko da.
12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik. Zinta-dantza ere dantzatuko dute.
Aurten Sustrai dantza taldearen 50. urteurrena dela eta taldeko dantzari eta dantzari ohiak elkartuko dituzte. Taldean egon diren garaian ezpata-dantza egiteko aukerarik izan ez duten horiek egingo dute dantza.
Dokumentuaren akzioak