Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda LABO GO51: Rev Silver + Oihana Vesga

Dokumentuaren akzioak

LABO GO51: Rev Silver + Oihana Vesga

Noiz 2025/05/08
19:00
Non Donostia, Kutxa Fundazioa Kluba
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ez dute inoiz elkarrekin lan egin. Ez dute inoiz elkarrekin entseatu. Gaur LABO GOn daude lehen aldiz inprobisazioa espazio artistiko eta emozional bihurtzeko. Rev Silver musikariak «WAEPON» disko berria aurkeztuko digu zuzenean, inprobisatuko du, eta Oihana Vesga dantzariak adierazpen naturaletik erantzuten dio musikari. Topaketa laburra, une bateko hitzordua, berehalako eta itzulingururik gabeko elkarrizketa. Diziplinen gurutzaketa.

Fitxa artistikoa:

  • Antzezlea, konpositorea eta musika-ekoizlea: Rev Silver
  • Dantzaria eta sortzailea: Oihana Vesga.

 

Rev Silver (1996) artista tresna-aniztuna, abeslaria, konpositorea, ekoizlea, performer-a eta DJa da. 2017az geroztik, pop esperimentaleko eta ambient elektronikoko generoetako hainbat EP eta single argitaratzen ditu, beste artista batzuentzat ekoizteaz gain. Pieza eszenikoen konpositorea da, eta musika-performanceak eta soinu-artearen piezak ere egiten ditu. “WEAPON” (2024) bere azken albumak bere konposizio eta atmosferen sorkuntza maila zabala erakusten du.

Oihana Donostiako dantzari eta sortzailea da. Bere sormen koreografikoak mugimendutik abiatzen diren einean, testuaren eta kantuaren baliabideak uztartzen ditu. Gorputza du espresioaren ardatz, eta akzio konkretuek gure iruditegi eta pertzepzioan duten oihartzun multiplea behatzean ipintzen du arreta.

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2025 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Urria 2025 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Azaroa 2025 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930