La Taimada: Filia Et Fobia & La Mort

  • La Taimada: Filia Et Fobia & La Mort
  • 2025-03-08T19:00:00+01:00
  • 2025-03-08T23:59:59+01:00
  • Filia et Fobia itxialdi gordinenean inspiratu eta sortua da, sinpletasun aseptiko eta eskultorikoz hornitua; edertasunari eutsi eta berau atzemateko premiaz hitz egiten digu. Madrileko 34. Koreografia Sariketako lehen sari hau eraldatu eta amatatu egiten da Mortarekin, pieza paregabea sortuz, latza eta intentsitate handikoa, kontzientzia astindu eta barkamenari dei egiteko gogoz.Mortak, barrokoaren pintura-artera garamatzan sinpletasun eta sakontasun batekin, gorpu epelari akonpainamendua egiteko premiaz hitz egiten digu. Edertasuna eta irmotasuna, ikus-entzuleen gogamenean irauten duen irudien formatu batean.Filia et Fobia & la mort osteratxoa da, zuritik gorrira, bizitzatik heriotzara, kolapsotik errendiziora eta barkamenera; arima mugiarazi eta bere ikusizko ahalmenaren aurrean amore emanda uzten gaituen pieza da. Fitxa artistikoa: Ideia eta zuzendaritza: Olga Alvarez, Jordi Cabestany Koreografia-kontzeptua: Olga Alvarez Interpreteak: Clio Van Kerm, Marta Pajares, Olga Alvarez, Jordi Cabestany Jantziak: La Taimada Musika: Johann Sebastian Bach, Carlos Martorell Argiztapen- eta eszena-espazioa: La Taimada Ikus-entzunezko ekoizpena: Jordi Cabestany, Censet Argazkia: La Taimada – Alessia Bombacci – Jorge Perez Ekoizpena: La Taimada Egoitzak – Lankidetza – Laguntza: Madrileko Dantza Konpainia Nazionala, Nunart, Estruch, La Danseria Dirulaguntza: Del Icec , Kataluniako Generalitateko Saila
La Taimada: Filia Et Fobia & La Mort
Noiz

2025/03/08 18:00

Non

Bilbo, La Fundicion

Filia et Fobia itxialdi gordinenean inspiratu eta sortua da, sinpletasun aseptiko eta eskultorikoz hornitua; edertasunari eutsi eta berau atzemateko premiaz hitz egiten digu. Madrileko 34. Koreografia Sariketako lehen sari hau eraldatu eta amatatu egiten da Mortarekin, pieza paregabea sortuz, latza eta intentsitate handikoa, kontzientzia astindu eta barkamenari dei egiteko gogoz.
Mortak, barrokoaren pintura-artera garamatzan sinpletasun eta sakontasun batekin, gorpu epelari akonpainamendua egiteko premiaz hitz egiten digu. Edertasuna eta irmotasuna, ikus-entzuleen gogamenean irauten duen irudien formatu batean.
Filia et Fobia & la mort osteratxoa da, zuritik gorrira, bizitzatik heriotzara, kolapsotik errendiziora eta barkamenera; arima mugiarazi eta bere ikusizko ahalmenaren aurrean amore emanda uzten gaituen pieza da.

Fitxa artistikoa:

  • Ideia eta zuzendaritza: Olga Alvarez, Jordi Cabestany
  • Koreografia-kontzeptua: Olga Alvarez
  • Interpreteak: Clio Van Kerm, Marta Pajares, Olga Alvarez, Jordi Cabestany
  • Jantziak: La Taimada
  • Musika: Johann Sebastian Bach, Carlos Martorell
  • Argiztapen- eta eszena-espazioa: La Taimada
  • Ikus-entzunezko ekoizpena: Jordi Cabestany, Censet
  • Argazkia: La Taimada – Alessia Bombacci – Jorge Perez
  • Ekoizpena: La Taimada
  • Egoitzak – Lankidetza – Laguntza: Madrileko Dantza Konpainia Nazionala, Nunart, Estruch, La Danseria
  • Dirulaguntza: Del Icec , Kataluniako Generalitateko Saila