Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda La Maquiné: ¡Soy Salvaje!

Dokumentuaren akzioak

La Maquiné: ¡Soy Salvaje!

Noiz 2025/02/23
18:00
Non Gasteiz, Felix Petite
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
¡Soy salvaje! lanak Mona izeneko neskatoaren istorio kilikagarria dakarkigu. Koko izeneko gorilak hezi du Mona, oihanean. Egun batez, gizakiek bere etxea inbaditu eta suntsituko dute; Mona zibilizaziora eramango dute bertan hezteko, eta Koko zoo batean sartuko dute. Inposatutako mundu berrira egokitu arren, Mona ez da zoriontsu. Ausardiaz eta maitasunez, Koko erreskatatzeko bidaiari ekingo dio.

Planeta babesteak duen garrantziari buruzko gogoeta, baita planetaren edertasuna eta biodibertsitatea zaintzeko neurriak hartzeak, eta bizidunak errespetatzeak eta zaintzeak duen garrantziari buruzkoa ere.

Konpania ezaguna da La Maquiné, eta haur eta gazteentzako kalitatezko ikuskizunak sortzea du helburu. 27 saritik gora eskuratu ditu, besteak beste, hainbat Max sari.

Oraingo honetan, diziplina anitzeko obra bat aurkeztuko digute: kantu lirikoa, musika-tresnak (pianoa, flauta), txotxongiloak, itzalak, objektuak eta proiekzio harrigarriak.

  • Artistak: Ángela Cáceres, Noé Lifona
  • Konpainia: La Maquiné
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Joaquín Casanova, Elisa Ramos
  • Aukeraketa musikala: Joaquín Casanova
  • Musika: Gyórgy ligeti, Maurice Delage, Bela Bartok,Claude Debussy, José López Montes
  • Musika-egokitzapena eta konponketak: José López Montes

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Maiatza 2026 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031