Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantza Gaua: Concierto para un cuerpo + Todo este ruido + Hustu, elogio al vacío

Dokumentuaren akzioak

Dantza Gaua: Concierto para un cuerpo + Todo este ruido + Hustu, elogio al vacío

Noiz 2025/03/15
19:00
Non Barakaldo, Barakaldo Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

proposamenak euskal konpainien hiru pieza biltzen ditu ikuskizun bakar batean, gure inguruan dantza garaikidearen diziplinan egiten ari den lan interesgarriaren panoramika bat emateko asmoz.

Bi zatitan banatuko da emanaldia: lehenengoan, bi pieza laburrak ikusiko dira, Concierto para un cuerpo eta Todo este ruido; eta, bigarrenean, iraupen luzeagoko lan bat aurkeztuko dute: Hustu, elogio al vacío. Hiru piezek Dantzalabean, Barakaldo Antzokiko dantzarako espazioan, egoile izanda sortzeko laguntza bana jaso zuten 2024an.

ALMUDENA PÉREZ | CONCIERTO PARA UN CUERPO (estreinaldia)

Ordutegia: 19:00
Iraupena: 25 min

Mugimenduaren musikaltasuna, eta, zehatzago, haren erritmoa, arakatzeko nahitik sortu da lana, Rudolf von Laban koreografoaren Mugimenduaren Analisirako Teoriaren ikuspegitik. Erritmoa protagonista duen koreografia musikal bat planteatzen du piezak, non bi gorputz mugitzen diren, arnasa hartzen duten, bakar bat bezala ibiltzen diren Matteis, Von Biber, Telemann eta Bachen lanetan zehar. Concierto para un cuerpo piezak sorkuntza koreografikoa eta interpretazio historikoa uztartzen ditu, dantzak eta musikak elkarrekiko eragina duten elkarrizketa batean.

  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Almudena Pérez (danza), Marta Ramírez (violín barroco)

 

QABALUM | TODO ESTE RUIDO

Ordutegia: 19:30
Iraupena: 23 min

Bi interpretatzailerentzako eta drone batentzako dantza-lana, sci-fii-aren iruditeriaren, komikiaren narrazio fragmentario eta fotografiko indartsuen, CGIaren eremuaren eta efektu berezien liluratik sortua, baina baita munduaren sorrerari buruzko mitoetatik, genesitik eta intuizio filosofiko zaharrenetatik ere, gizakiak betidanik bere buruarentzako galdegai izan duen “zerbait gehiago” horretatik. Oro har, jatorriaz hitz egiten duten gure historiaren irudien liluratik nola iritsi garen honaino, eta zer etorriko den. Etorkizun posible bat marrazten duen poema dantzatua, guri forma emateko denbora zeharkatzen duen argiari egindako kantua.

  • Sorkuntza eta interpretazioa: Diego Pazó, Lucía Burguete
  • Dron: Joan Aladid
  • Bideoa: Bárbara Fernández, David Mendizábal

 

COMPAÑÍA MATXALEN BILBAO | HUSTU, ELOGIO AL VACÍO

Ordutegia: 20:30
Iraupena: 50 min

Zer edo nor bizi da isiltasunean, hutsuneetan, erori aurreko unean, suspentsioan, etenaldietan, hutsean…?Hustu al daiteke bat bere baitatik? Hutsaren kontzeptua mugimendua osatzeko prozedura gisa ikertzen duen proiektu artistikoa. Hutsa eraikuntza-material gisa, konposizio-elementu gisa. Hutsa, funtsezkora hurbilketa gisa.

Pieza honek hustasuna elementu nagusi, dinamiko eta aktibo gisa ulertzen du, eraldaketak gertatzen diren gune gisa, betetasuna bere osotasunean hartzen duena, hartan zentzua aurkituz.

Hutsa mugimenduaren iheskortasunari eta argitu gabeko sakontasun ezkutuari lotuta dago. Errebelatzeko baino gehiago gogoratzeko joera duen elementua.

  • Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
  • Koreografia eta interpretazioa: Natalia García Muro, Matxalen Bilbao

Dokumentuaren akzioak

« Martxoa 2025 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Apirila 2025 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
« Maiatza 2025 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031