Kintoen aurreskua

  • Kintoen aurreskua
  • 2026-02-05T19:00:00+01:00
  • 2026-02-05T23:59:59+01:00
  • Santa Ageda egunean, urte horretan hemezortzi urte betetzen dituzten gazteak herrian ibiltzen dira eskean. Galtza eta alkandora zuriak, zinta gorridun alpargata zuriak, gerriko eta txapela gorriak eta lepotik koloretako zapia janzten dituzte. Kinto zaharrenak eta gazteenak txapela eta gerriko beltzak eramaten dituzte. Eskean ibili ondoren, 19:00tan plazan, aurreskua burutzen dute. Hurrengo igandean ere dantzatzen dute.
Kintoen aurreskua

2015, Eskoriatzako kintoak Santa Ageda egunean. Argazkia: Eskoriatzako udala.

Noiz

2026/02/05 18:00

Non

Eskoriatza

Santa Ageda egunean, urte horretan hemezortzi urte betetzen dituzten gazteak herrian ibiltzen dira eskean. Galtza eta alkandora zuriak, zinta gorridun alpargata zuriak, gerriko eta txapela gorriak eta lepotik koloretako zapia janzten dituzte. Kinto zaharrenak eta gazteenak txapela eta gerriko beltzak eramaten dituzte. Eskean ibili ondoren, 19:00tan plazan, aurreskua burutzen dute. Hurrengo igandean ere dantzatzen dute.