Dokumentuaren akzioak
Organik eta Lasala
Zumaiako Musika Jaialdiaren barruan, dantza ikuskizunak. Organik taldeak Carneros obra eta Lasala taldeak Hoocked obra eskainiko dituzte.
"CARNEROS" - Organik taldea.
Euskal Herriko herri-kirol batean inspiratuta dago lan hau, ahari-jokoan.
Bi aharien arteko borroka abiapuntu hartuta, bi ahariak aurrez aurre jarri, indarra hartzeko atzera egin, burua makurtu, adarrak tente jarri eta borroka nola egiten duten ikusita, zaletasun honek sortzen duen dibertsioaren inguruan hausnatzea proposatzen da.
"HOOKED" - Lasala taldea.
Hookedek gizakiak beste gizaki batekin lotura afektiboa izateko duen behar etengabea islatzen du, eta horrek dituen ondorioak. Hizkuntza koreografikoak ikertzen du nola harreman afektiboetan atxikimenduaren eta mendekotasun emozionalaren pean geratzen garen. Mugimenduaren zehaztasunaz eta potentziaz baliatuta, hainbat aldarte islatzen dira, zeinetatik pasatzen baita gizakia halako jokaerak osatzen dituzten faseetan.
- Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
- Interpreteak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
- Musika: Fink Honesty, Pan Sonic Keskeisvoima, Wolfgang Amadeus Mozart Piano Concerto No.4 in G, K.41
- Musika edizioa: Judith Argomaniz
- Argiztapen diseinua: Chencho Ortas
- Jantziak: Jaiotz Osa, Judith Argomaniz
- Ikus-entzunezkoen gidoilaria eta argazkiak: Diego Hernández.
Dokumentuaren akzioak