Dokumentuaren akzioak
Nazioarteko Folklore Jaialdia
Portugaleteko Elai Alai elkarteak antolatzen du Nazioarteko Folklore Jaialdia eta aurten, Ekuador, Hegoafrika, Mazedonia, Serbia, Txile eta Euskal Herriko taldeak batuko dira. Portugaleten izaten diren emanaldiez gain, beste hainbat herrik ere jasotzen dituzte atzerriko taldeen emanaldiak, horregatik, uztailaren 17tik 30era bitartean Euskal Herriko zenbait txokotara bidaiatuko dute jaialdian parte hartuko duten dantza-taldeek. Hona egitaraua:
Uztailak 29
- Irun: 22:30ean Faisaiaen uhartean, Mazedoniako taldea.
Uztailak 30
- Gueñes: 20:00etan Galdotxa Arana plazan, Ekuadorreko taldea.
- Loiola: 17:00etan Atari-eder plazan, Hegoafrikako eta Txileko taldeak.
- Sopuerta: 22:00etan Mercadillo frontoian, Mazedoniako taldea eta Elai-Alai.
Informazioa: Nazioarteko 42. Folklore Jaialdia (Elai Alai Euskal Dantzari Taldea)
Dokumentuaren akzioak