Dokumentuaren akzioak
Matija Ferlin: Sad Sam Lucky
BAD, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdiaren programazio barruan Matija Ferlin koreografoak Sad Sam Lucky ikuskizuna eskainiko du.
Sad Sam Triste Matija Ferlin kroaziar koreografo eta antzezleak sortutako bakar-lan berria. Amsterdamen 2004an lehenengo Sad Sam Now I am estreinatu zenean hasitako Sad Sam sail erromantiko eta kontzeptualaren jarraipena da. Sad Sam Almost 6 izan zen saileko bigarren bakar-lana eta 2009ko urtarrilean estreinatu zen.
Sad Sam Lucky lanean Ferlinen antzezpena Sad Sam Lucky Srečko Kosovel (1904 – 1926) bangoardiako olerkari esloveniarraren lanari emandako erantzun fisikoa da. Haren poesia konfesionala sakona da, haren espirituan gaur-gaurkoa, barneko tentsioa eta irudimen estilistikoa ditu barnean. Aldi berean, iraultzailea da haren ideietan, bere nortasunaren berehalako hausnarketez betea, horiek oso hunkigarriak eta poesiaren aldetik eskergak dira.
Kosovelen bertsoen adierazgarritasun iraunkorrak, bere onestasunak, profezia melankoniatsuak eta tragedia sentimentalak bultzatuta, Ferlinek Sam Sad Lucky lanean abangoardiako autore bitxiari eskaintzeko omenaldi-era oso fisiko, emozional eta uherra sortzen du.
- Koreografo eta antzezlea: Matija Ferlin
- Dramaturgia: Goran Fercec
- Jatorrizko testua: Srecko Kosovel
- Beste testu batzuk: Matija Ferlin Jantziak/Vestuario: Matija Ferlin
- Ekoizpena: Emanat
- Baterako ekoizpena: Rencontres chorégraphiques internationales de Seine- Saint-Denis, Centre National de la Danse
- Anfitrioia eta baterako ekoizpena: Zagreb dance centerof Ljubljana, Minicipality of Pula
Dokumentuaren akzioak