Dokumentuaren akzioak
Lizarren Doinua
Oberenako dantzari ttikien taldeak aurkezturiko ikusgarria da Lizarren Doinua, antzerkia eta dantza uztartzen dituena. Lizarren gaitaren doinua askatu beharko dute Ametsek eta Oinatzek, eta hainbat abentura biziko dituzte.
Dantzariez gain, Oberena fanfarreak, txalapartariek, gaiteroek eta Azpilagañako erraldoiek parte hartuko dute lan horretan. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatuko ditu obraren zati batean. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ttikiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau.
Sarrera: haurrek 3 euro, helduek 5 euro
Informazio gehiago hemen: http://oberenadantzataldea.blogspot.com.es/p/lizarren-doinua.html
Dokumentuaren akzioak