Dokumentuaren akzioak
Lasarte-Oriako Dantzari Eguna
Erketz Euskal Dantzari Taldeak eta Lasarte-Oriako Udalak Lasarte-Oriako Dantzari Egunaren 1go edizioa antolatu dute. Parte haruteko duten taldeak honako hauek dira: Ttarla Dantza Taldea (Hernani), Arkaitz Añorgako Dantzariak (Añorga), eta Erketz Euskal Dantzari Taldea (Lasarte-Oria).
- 17:00 Desfilea: Ospakizuna, desfile batekin hasiko da Zumaburuko eskolatik eta Zaharren egoitzaren parean geldialdi bat egin eta bertan 3 taldeek bost minutuko dantza emanaldia eskainiko dute. Desfileak Kale Nagusitik barrena jarraituko du eta Ilargi tabernaren parean berriz ere geldialdi bat egingo dute taldeek 5 minutuko dantza bana eskainiz. Ondoren, Okendo plazan elkartuko dira talde guztiak eta 90 minutuko iraupena izango duen emanaldia eskainiko dute.
- 18:00 Emanaldia: 90 minutuko luzapena, Okendo plazan.
Antolatzaileak: Erketz Euskal Dantzari Taldea, Kultur Departamendua - Lasarte-Oriako Udala.
Dokumentuaren akzioak