Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Laroque konpainia - Helene Weinzierl: Democrazy

Dokumentuaren akzioak

Laroque konpainia - Helene Weinzierl: Democrazy

Noiz 2016/09/25
19:00
Non Bilbo, La Fundición
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

La Fundicion-ek antolatzen duen Dantzaldia jaialdiaren programazio barruan, Laroque konpainiak eta Helene Weinzier-ek Democrazy ikuskizuna eskainiko du. 

Democrazy piezak erabakitzeko autonomiaz ari da, bere fazeta guztietan: demokraziaren, askatasunaren eta gizarte hedonistaren testuinguruan, eta publizitatearekin nahiz botere-egiturei buruzko galdera eta komentario askorekin konbinatuta.

Gora aukeratzeko askatasuna! Egunero hautatu ahal dugu eskura ditugun aukera askoren zerrenda luzean. Errubia ala morena, berdea, gorria edo beltza, telebista ala legez kanpoko deskargak, papaia ala mangoa. Dena dago eskuragarri, posibilitateen kopurua infinitua da.

Imajina ezazu zure erabakia tipula baten bidez irudikatzen dela. Geruza bakoitza aukera bat izango litzateke. Zer gertatuko ote da geruza-aukerak gradualki kenduz gero? Ailegatuko ginateke horrela geure baitako geruza sakonenetaraino? Are garrantzizkoagoa dena, zuritu ahal dugu tipula bat negar egin barik? Nork ezartzen ditu parametroak? Edozein kasutan, zertara dator erabaki bat tipula baten legez deskribatzea? Erabakitzeko libre al gara benetan, ala norbait ari da gure ordez erabakiak hartzen?

Inor ausartuko ote da parametroak auzitan jartzen, horretarako ezarriz erabakia ez dela tipula bat, madari bat baizik? Are gehiago, inor ausartuko ote da erreklamatzen erabakiak gaur egun madari bat direla? Zein izango zen horren efektua gure gaurko demokrazian? Eta, bide batez esanda, tipulak ez al dira madariak?

  • Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Helene Weinzierl
  • Hauen kolaborazioarekin: Helena Arenbergerova, Yuri Korec, Honza Malik, Viviana Escalé
  • Konposizioa eta soinua: Oliver Stotz
  • Argien diseinua: Peter Thalhamer
  • Kontzeptua eta dramaturgia-aholkularitza: Barbis Ruder
  • Interpretazio-aholkularia: Marion Hackl
  • Eremu eszenikoa eta jantziak: Helene Weinzierl
  • Koprodukzioa: ARGEkultur Salzburg
  • Hauen babesarekin: BKA, Stadt Salzburg: Kultur, Salzburg Land Kultur, ERSTE-Salzburger Sparkasse Kulturfonds, ACI Madrid
  • Informazio gehiago: Dantzaldia

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930