Dokumentuaren akzioak
Kubako Ballet Nazionala: Beltxargen aintzira
Petipak eta Ivanovek sorturiko Beltxargen aintziraren koreografia jatorrizkoa ez zaigu iritsi oso-osorik gaurdaino. Hori dela eta, lanaren zenbait bertsio daude, eta, beraz, koreografoek garrantzi handia hartu dute. Alicia Alonso, Kubako Ballet Nazionalaren zuzendari eta koreografoaren bertsio honetan, erromantizismoaren eta klasizismoaren muina berreskuratu, eta bideragarri egin da gaur egungo ikus-entzuleentzat.
- Koreografia: Alicia Alonso, Marius Petipa eta Lev Ivanov-en oinarrizko ideian oinarritua
- Musika: Piotr Ilich Tchaikovski
- Eszenografia: Ricardo Reymena
- Jantziak: Francis Montesinos
- Argiak: Ruddy Artiles
- Iraupena: 145 min.
- 49 €, 44 €, 39 €, 32 €
Dokumentuaren akzioak