Dokumentuaren akzioak
Kapela-dantza
Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela.
Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake.
Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera.
Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da.
Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:
- Maiatzak 3: ezpata-dantza eta soka-dantza.
- Ondoko larunbata: kapela-dantza.
- Ondoko igandea: Mirandaola eguna (ezpata-dantza).
Dokumentuaren akzioak