Dokumentuaren akzioak
Ezpalak jaialdia: soka-dantzak
Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2015eko maiatzaren 30ean eta 31an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Eibarren eta Iruñean.
Aurtengo Ezpalak jaialdiak soka-dantzak izango ditu ardatz eta larunbatean Eibarren ospatuko da. Hainbat izenekin ezagutzen dugu euskaraz eskuz esku egiten den dantza hau: soka-dantza, esku-dantza, aurreskua, zortzikoa, dantza-soka, dantza-luzea, erregelak, bralea, karrika-dantza e.a. Eta izenak bezala, dantzatzeko moduak ere halakoak dira, tokian tokikoa eta garaian garaikoa. Horietako zenbait ikusteko aukera izango dugu aurtengo Ezpalak jaialdian.
19:00etan EZPALAK jaialdia Untzaga plazan. Honako talde hauek hartuko dute parte:
-
Kezka dantza taldea (Eibar, Gipuzkoa)
-
Garaiko dantza taldea – Garai (Bizkaia)
-
Urtsuko Xoriak – Lekorne (Lapurdi)
-
Cinar Elkartea – Ankara (Turkia)
-
Larreako herritarrak – Larrea (Araba)
-
Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)
Dokumentuaren akzioak