Dokumentuaren akzioak
Dantzatzea antidepresiboak hartzea baino hobea izan daiteke
Osadantzan
Hainbat ikerketek erakusten dute dantzatzeak oinez ibiltzeak, yoga praktikatzeak edota bestelako tratamenduek baino gehiago murrizten dituztela depresioaren sintomak.
Neurozientzialarien begiradatik dantza talde-terapia izan daiteke. Mendeetan zehar, komunitateek dantza erabili dute ospatzeko, erritualetarako edota sendatzeko. Zientzialariek garun-uhinak erregistratu edo neurotransmisoreak neurtu baino askoz lehenago, dantzariek intuitiboki ezagutzen zituzten dantzaren ahalmen terapeutikoak. Orain, zenbait ikerketa hori baieztatzen hasi dira.
The BMJ (British Medical Journal) aldizkarian 2024an argitaratutako metaanalisi batek 218 entsegu kliniko berrikusi zituen, eta dantzak depresioaren sintomak murriztu zituela aurkitu zuen, ibiltzeak, yoga egiteak, indar-entrenamenduek eta ohiko antidepresiboak baino gehiago.
Depresioak Estatu Batuetako helduen % 29 baino gehiagori eragiten die beren bizitzako uneren batean, eta terapia oraindik ere garestia edo eskuraezina da askorentzat. Horren aurrean dantzak aparteko zerbait eskain lezake: tratamendu alaia, eskuragarria eta gizakiok sozializatzeko berez egin ohi duguna.
Artikulua: Why dancing can be more powerful than antidepressants (Christabel Lobo, National Geographic, 2025-09-26)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Osadantzan
Dantzak osasuna dakar eta osasunak dantza. Adin, gorpuzkera eta tamaina guztietako jendea osasuntsu izateko jarduera egokia da dantza, onura fisikoak eta psikologikoak dakartzana. Gorputz osoari egiten dio mesede dantzak: bihotza eta birikak hauspotu, giharren tinkotasuna eta indarra areagotu, iraupen motora eta azkartasuna bizitu, gaitasun aerobikoa handitu, pisuaren kudeaketan lagundu, hezurren sendotasuna hobetu, osteoporosia atzeratu, gorputz osoaren azkartasuna eta malgutasuna, oreka eta espazioaren kontzientzia handitu, gorputzarekiko konfidantza hobetu, buruazkartasunari lagundu, eta ongi-izate fisiko eta mental orokorra hobetzen du, auto-konfidantza eta autoestima areagotuz, eta gaitasun sozialetan lagunduz.
Eta hori guztia gorputz ariketaz gozatuz, plazer hutsez egiten den jarduera eginez, dantzatuz.


