Marian Arregiri eskainitako poema liburua aurkeztu du Urbeltzek

2025/05/15
Marian Arregiri eskainitako poema liburua aurkeztu du Urbeltzek

Bizitzaren dantzan eta dantzaren bizitzan bidaide izan zuen Marian Arregi Sarasolari eskainitako testu eta poema sorta idatzi eta argitaratu ditu Juan Antonio Urbeltzek. Marian, textos y poemas en tu recuerdo izenburupean bildu ditu Urbeltzek emazte izan zuen dantzari eta musikariari eskainitako literatur-lanak.

Garbiñe Argaña, Juan Antonio Urbeltz eta Mikel Urbeltz. Marian Arregiri eskainitako poema liburuaren aurkezpena, Donostia, 2025-05-15. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA

Okendo Kultur Etxean egindako aurkezpenean, senide, lagunez eta dantzariz inguratuta egin da liburuaren aurkezpena. Ikerfolk elkarteko Garbiñe Argaña eta seme Mikel Urbeltzek lagunduta izan da mahaian Juan Antonio Urbeltz, eta aurkezpen eta azalpenekin batera poemetako batzuk irakurri ditu.

Mikel eta Maider Urbetzek musika pieza pare bat eskaini dituzte arrabita eta harparekin, eta bukaeran, sorpresa eskaini diote Urbeltz berari Argiako zenbait dantzarik irradaka bat dantzatuz.

Argia dantzari taldeko dantzariak, Juan Antonio Urbeltz erdian eta Mikel Urbeltz eta Maider Urbeltz eskuinean. Marian Arregiri eskainitako poema liburuaren aurkezpena, Donostia, 2025-05-15. Argazkia: Gari Otamendi - Dantzan CC-BY-SA