Anekdota hutsa, edo zerbait gehiago?

2015/12/22
Anekdota hutsa, edo zerbait gehiago?

Atzo, abenduak 18, gertatu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen dituen Urrezko Dominen ekitaldiaren hasieran, ezpata-dantzaren bueltan.

Aurrealdean bi neskato nituen, lauzpabost urtekoak, eta alboan haien gurasoak. Zur eta lur ezpata dantzariei begira zeuden bi haurrak, musikaren erritmoan mugituz, aho zabalik, guztiz liluratuta.

Gurasoek “vámonos” esaten zieten, behin eta berriz, baina umeek ez zieten jaramonik egiten. Zeremoniak erabat harrapaturik zeuzkan, antza.

Dantzariak buelta eman eta Diputazioko ate aldera abiatu zirenean, bi neskatoek beste horrenbeste egin zuten, gurasoen amorraziorako. Halako batean, hala esan zien guraso batek: “Éstos ya se van, anda, vamos a ver a Olentxero y a Mari Dominguín”. Eta guraso horrek berak besteari: “A ver si les engañamos así”.

Baina haurrek ez zieten kasurik egin eta ezpata dantzarien atzetik jarraitu zuten, korrika. Segur aski, Olentxero eta Mari Dominguín-ekin kokoteraino, nahiago zuten ezpata-dantzaren parte izan.

Iñaki Zugasti
Iñaki Zugasti
2015/12/23 20:21
Ez da anekdota ... bakoitzak bere prioritateak ditu eta kitto ...