Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea 2025eko Beasaingo Inauteri herrikoiak datorren larunbatean (martxoak 1)

Dokumentuaren akzioak

2025eko Beasaingo Inauteri herrikoiak datorren larunbatean (martxoak 1)

2025/02/18 10:10
2025eko Beasaingo Inauteri herrikoiak datorren larunbatean (martxoak 1)

2025eko Beasaingo inauteri herrikoiak (2025-03-01)

Urtero legez, Ostadar Dantza Taldeak Beasaingo Inauteri herrikoiak antolatu ditu datorren Inaute larunbaterako (martxoak 1). Aurten ere, Euskal Herriko hainbat lekutan, Inauterietan ikus eta dantza daitezkeen inauterietako dantza herrikoiak eskainiko dituzte.

Ohi bezala, dantza taldeeko kideekin batera, musikariak zein taldeak antolatutako entsegu irekietara azaldutako herritarrak irtengo dira. Dena den, dantza-desfilea irekia izango denez, larunbatean bertan herritarrei dantzara irteteko deia luzatzen die dantza taldeak, elkarrekin inauteriak ospatzeko.

Egun osoko festa-egitaraua:

  • Dantza-desfilea 10:30ean  hasiko da taldearen egoitzan (Oriamendi kalea, 10). Dantzariak herriko kaleetan barrena ibiliko dira 13:30ak bitartean. Bideluze plazan emango zaio amaiera desfileari. Eguraldi txarra egingo balu, dantza-desfilea Gernika Pasealekuko frontoian eta Loinazko San Martin plaza azpian egingo da

  • Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Elizagoien ahizpen eskutik erromeria izango da Loinazko San Martin plaza azpian!

Ostadar Dantza Taldeak herritar, dantzari eta dantzazale guztiak gonbidatzen ditu datorren larunbatean Beasainera, elkarrekin inauteriak giro onean ospatzeko

Etxean edo plazan, jarrai zagun dantzan, dantzatzen duen herria ez da sekula hilko 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com