Zuzendaritza batzorde berria Nafarroako Dantzarien Biltzarrak
Iragan larunbatean, Tafallan izan zen Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko Ezohiko Biltzarra, eta giro ederrean igaro zen. Federazioko 14 talde izan ziren Biltzarrean ordezkatuak eta aho batez eman zioten onikusia hautagaitza berriari. Lerro beretsuan jarraikiz forma berriak eman nahi dituen taldea luze elkartu zen Biltzarra bukatutakoan. Laster hasiko da NDBren dinamika, eta indartsu gainera.
Irudian Zuzendaritza berria osatzen dutenak dituzue, argazkia egitera oroitu zirenak bederen: Noemí Alvarez (Desojo-Viana), Carlos Guillén (Fustiñana), Jon de la Cruz (Bera), Iñigo Gonzalez (Iruñea), Pedro Romeo (Burlata), Pili Etxabarri (Lizarra), Juankar Ornat (Atarrabia) eta koordinatzailea Xabi Torres (Baztan). Argazkian ageri ez direnak baina Zuzendaritza osatzen dutenak dira ere Ana Jose Jacoste (Tutera), Lidia Gómez (Agoitz) eta Edurne Ipiña (Burlata-Zizur).
Mila esker eta zorte on!