Erriberako paloteadoen topaketa ospatuko da Murchanten

2016/10/14
Erriberako paloteadoen topaketa ospatuko da Murchanten

Murchanteko Paloteado taldeak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Murchanteko udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Erriberako Paloteadoen topaketa antolatu dute. Jaialdian Ablitas, Cabanillas, Cortes, Fustiñana, Murchante, Monteagudo, Ribaforada eta Tuterako makil-dantzariek parte hartuko dute. Urriaren 15ean larunbatarekin, Erriberako Paloteadoen ordezkariak Murchanten bilduko dira. Topaketa arratsaldeko lau eta erditean hasiko da Mugarik gabeko Txuntxuneroen kalejirarekin. Jarraian, bost eta erdietan Paloteado taldeak desfilean aterako dira herriko polikiroldegitik. Sei eta erdietan talde guztiak Virgen de la Asunción plazan bilduko dira haien herrietako Paloteadoen dantza adierazgarrienak plazaratzeko. Topaketa amaitzeko Muskharian taldearen emanaldia izango da.

  • Antolatzaileak: Murchanteko Paloteado taldea eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra.
  • Babesleak: Murchanteko udala eta Nafarroako Gobernuko Kultura departamentua