Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Eztena jaialdia Eztena jaialdiak antolatutako tailerren informazioa

Dokumentuaren akzioak

Eztena jaialdiak antolatutako tailerren informazioa

2023/05/22 15:30

Badator 2023ko Eztena jaialdia. Kalearen gaia abiapuntu hartuta ekainak 9, 10 eta 11ko asteburuan arte eszenikoek girotuko dute Orereta. 

Hori dela eta, aurtengo edizioan 3 tailer antolatu dira ekainaren 5etik 10era bertan parte hartu nahi duten antzerki eta performance zaleentzat. Tailer guztiak doainik izango dira eta hauetan landutako prozesuaren erakustaldia asteburuan zehar egingo da.
 
  1. EKINTZAK ETA LEKUAK SOINUTU 

Myriam Rzm eta Garazi Gorostiaga

Soinuarekin edota musika elektronikoarekin nolabaiteko erlazioa zein gogoa duzuen pertsonei zuzendutako tailerra da; profesionalki horretan jardun ez arren, nozbait ordenagailua, efektu-botoiak edo loop pedalak erabili nahi izan dituzuenontzat. Kaleko ekintzak eta lekuak soinutuko dituen elkarrekintza bat esperimentatzeko prest gaude. Zuzeneko inprobisazioa, bakarra eta momentukoa. 

  • Non: Oreretako kaleetan (euria eginez gero, Koldo Mitxelenako jolastokia)
  • Noiz: Ekainaren 9an, 10:00etatik 14:00etara.

  1. MOMENTUA BIZI, ESPERO EZ DUGUN GORPUTZ BATERANTZ

 Koldo Arostegi eta Eneko Gil

Inprobisatzen lagunduko diguten jarraibideak praktikatzeko gune bat izango da tailerra. Hiru dimentsioko gorputz erabilgarri bat lortzeko arreta landuko da bertan. Ez dugu mugimendua modu zehatz batean sortzea bilatuko, unean bertan bizitzea baizik; espazioa, zoria eta inkontzientea izan daitezen gu manipulatzen gaituztenak. Entzuteko gaitasuna landu, arreta esnatu eta hura deshierarkizatzeko gune izango da. Gorputza hustu eta kristal garden bat bezala momentuari heldu nahi dionak hemen du aukera.

  • Non: Dantzagunean, Oreretan.
  • Noiz: Ekainaren 5etik 8ra, 16:00etatik 20:00etara

  1. GORPUTZAK PASIERAN

Marina Suarez eta Andrea Berbois

Gorputza eta paisaiaren harremana landuko ditugu. Gorputza adierazpen eta keinu arkaikoetara eraman nahian, paisaian esku hartzeko ariketa koralak eta indibidualak egingo ditugu. Horietan, gorputzaren eta ahotsaren plastikotasuna, talde-entzutea eta ingurunearekiko sentsibilitatea aztertuko ditugu, paisaiarekin leku oniriko eta poetikoagoak harakatzeko. 

  • Non: Lekuona Fabrikako sorlekuan, Oreretan
  • Noiz: Ekainaren 6tik 8ra, 16:00retatik 20:00retara


IZEN EMATEAK

Tailerretan izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko jaialdiaeztena@gmail.com helbidera idatzi.

Bertan itxaroten zaituztegu, 
ongi izan!
Informazioa: Eztena Jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Mmentua bizi tailerra

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.