Hartza iratzarri da, has dadila inauteria

2021/02/02
Hartza iratzarri da, has dadila inauteria

Otsailak 2, Kandelario. Trumoi hotsa aditu da. Oskarbi dago hala ere. Zulo beltzean luzaroan geldi egon den piztiaren giharrak tinkatzen hasi dira. Lotan egin duen puzkerrak iratzarri du. Hilabeteetako loaldiaren nagiak askatu, kiribilduta izan den zuloaren berotasuna utzi eta leizearen ahora hurbildu da. Atzeko bi hanken gainean zutitu eta zerura luzatu du begirada. Ilargiari begiratu dio lehenengo. Izarrak behatu ditu gero. Burua jaitsi eta hankak lur hartu ditu. Bai, eguna da. Iritsi da ordua. Hartzuloa uzteko garaia da. Bukatu da negua. Has dadila inauteria.

Euskal Herriko hainbat inauterietan ohikoa da Hartza. Ohikoa baino gehiago. Hartzak parte hartzen duen inauteri gehienetan protagonismo nagusia bereganatzen du. Hona hemen beste urte batzuetan han-hemen ikusitakoen argazki batzuk.

Ituren

Hartza, Ituren, 2016. Argazkia: Maite Irizar - Dantzan CC-BY-SA

Arizkun

Hartza, Arizkun, 2008-02-05. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Beskoitze

Hartza, Beskoitze, 2012-02-19. Argazkia: Eire Vila CC-BY-SA

Sohüta

Hartza, Sohüta, 2016-01-17. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

Hartza, Sohüta, 1934.

Segura

Hartza, Segura, 2011-03-04. Argazkia: Eire Vila - Dantzan CC-BY-SA

Eibar

Hartza, Eibar, 2015-02-07. Argazkia: Fernando Retolaza - Dantzan CC-BY-SA

Ermua

Hartza, Ermua, 2017-02-14.

Hartza, Ermua, 1934. Zutik: Pedro Amillategui, Ildefonso Landa, Tio Zacarias, Honorato Olañeta (hartza), Segundo Goitandia, Ibarrola, Julian Aguirregomezcorta (Inbirri ), Luis Urreta, Angel Ciarsolo. Makurtuta: Luis Araiztegi, Jesus Arzuaga, Juanito Izarra, Eibarko Benancio, Eibarko Pintor, Vicente Izarra.

Oñati

Hartza Oñatiko inauterietan. Argazkia: Maite Irizar - dantzan CC BY-SA

Donibane Lohizune

Hartza, Donibane Lohizune.

Durango

Hartzaren konpartsa Durangoko aratusteetan, XX. mende hasieran. Argazkia: Astola.

Bergara

Hartza, Bergara, 2015. Argazkia: Goiena

Zalduondo

Hartza, Zalduondo, 2009. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Kuartango

Hartza, Kuartango, 2020-02-08. Argazkia: Ana Flor

Iruñea

Hartza, Iruñea, 2016-01-30. Argazkia: Iruña Taldea - Dantzan CC-BY-SA

Markina-Xemein

Hartza, Markina-Xemein, 2020-02-23. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Antzuola

Hartza, Antzuola, 2008-02-03. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Gallarta

Hartza, Gallarta.

Biarritz

Hartza, Biarritz, 2018-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA