Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Urteko lehen Dantzari Txiki Egunak igandean izango dira, Goierriko hiru herritan

Dokumentuaren akzioak

Urteko lehen Dantzari Txiki Egunak igandean izango dira, Goierriko hiru herritan

Ormaiztegin, Zaldibian eta Zegaman ospatuko dituzte urteko aurreneko dantzari topaketak. Seguran ere saioa egingo du Azpilla taldeak. Dantzari gazteek, berriz, lau egun dituzte aurten
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Aimar Maiz
Mota
Albistea
Data
2023/03/22
Lotura
Goierriko Hitza

Zaldibiako Dantzari Txiki Eguna, 2022an./Iñaki Gurrutxaga

Hiru herritan aldi berean elkartuko dira, igandean, Goierriko dantza taldeetako dantzari txikiak. Ormaiztegin, Zaldibian eta Zegaman ospatuko dituzte urteko lehenbiziko topaketak.

Zaldibian, Iztueta taldeak antolatuta, sei talde izango dira 31. Dantzari Txiki Egunean: Amets Bide (Ordizia), Aurtzaka (Beasain), Irrintzi Alai (Legorreta), Alurr (Ibarra), Gure Txokoa (Bera) eta Iztueta. 11:00etan hamaiketakorako elkartu, eta desfilea 12:00etan hasiko da. Plazako saioa 13:00etan hasiko da, eta bazkaria 14:00etan. Xaibor DJak girotuko du arratsaldea (16:30).

Ormaiztegin, Goruntz taldeak antolatuta, bost talde ibilik­o dira: Oin Arin (Lazkao), Amets Bide (Ordizia), Irrintzi (Zumarraga-Urretxu), Aurtzaka (Beasain) eta Goruntz. 11:00etan Zubipe kiroldegian elkartuko dira, eta kalejira 11:30etik 13:30era egingo dute. Goizeko jaia izango da.
Zegaman, Tobera musika eskolak antolatuta, bost talde izango dira: Solkie (Zerain), Aurtzaka eta Ostadar (Beasain), Oin Arin (Lazkao) eta Tobera. 10:45ean eskolan hamaiketakoa egin, eta 11:30ean da desfilea. Lau geldialdi dituzte, plazan amaituz.

Dantzari txiki adinetik pasatu direnek ere badituzte lau aukera dantza egiteko. Idiazabalen, Zaldibian, Anoetan eta Legorretan antolatu dituzte Dantzari Gazteen Topaketak.

Seguran, dantza saioa

Seguran ere dantza izango da asteburuan. Azpilla taldeak udaberriko emanaldia egingo du, larunbatean 12:30ean, plazan.

Ormaiztegin beste ekimen bat badute, dantzarekin lotutakoa. Ekainaren 23an, San Joan bezperako ekitaldia antolatzen duten dantzari eta musikari gazteek deialdi ireki bat egin dute. Herritar guztiei dantzak ikasteko aukera emango diete. Ostiralean, 18:15ean, gizarte-etxean aurkezpena egingo dute, eta herriko ohitura, dantza eta musika gustuko dituzten adin guztietako herritarrak gonbidatu dituzte. 

Dantzari egunak 2023

Dantzari Txikiak

  • Igandean. Ormaiztegi
  • Igandean . Zaldibia
  • Igandean . Zegama
  • Apirilak 23. Legazpi
  • Apirilak 23. Legorreta
  • Maiatzak 7. Ordizia
  • Maiatzak 14. Beasain
  • Maiatzak 14. Zumarraga
  • Ekainak 11. Lazkao
  • Ekainak 18. Urretxu

Dantzari Gazteak

  • Apirilak 22. Idiazabal
  • Maiatzak 20. Zaldibia
  • Ekainak 2. Anoeta
  • Ekaina. Legorreta

Zaldibiako Dantzari Txiki Eguna, 2022an./Iñaki Gurrutxaga

Dokumentuaren akzioak