Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udal ordezkaritza bat eta Lurra dantza taldea Alemaniara joan dira

Dokumentuaren akzioak

Udal ordezkaritza bat eta Lurra dantza taldea Alemaniara joan dira

Jon Luqui Urretxuko alkatea, Itziar Agirre eta Natividad Nieves zinegotziak eta Lurra dantza taldeko kideak Alemaniako Schwarzenbruck herrira joan dira.

Herri hau Urretxurekin anaituta dago eta festa bat antolatu du anaitzea sinatuta duen herri guztiekin. Azaroan hango alkatea Urretxun izan zen.
Komunikabidea
Otamotz
Mota
Albistea
Data
2016/06/30
Lotura
Otamotz

Urretxuarrak gaur irten dira herritik eta bihar eguerdian helduko dira Alemaniara. Arratsaldean kontzertu batera joango dira eta ondoren pregoian parte hartuko dute. Etzi, Schwarzenbruck ezagutuko dute eta ekitaldi ofizialean parte hartuko dute. Arratsaldean, Lurra dantza taldeak folklore jaialdi batean parte hartuko du. Gauean, festa batera joango dira.

Igandean, meza egongo da eta ondoren bazkaria egingo dute. Arratsaldean Nuremberg hirira joango dira eta iluntzean itzulerako bidaia hasiko dute. Alkateak prentsaurrekoa eman zuen atzo bidaiaren berri emateko. «Alkatetzara heldu aurretik ezer gutxi nekien anaitzeari buruz, baina atzean historia luzea duela ikusi dut. Alemanian bizi den Alfonso Cuesta urretxuarrak bultzatu zuen 1980ko hamarkada amaieran eta 1991ean sinatu zen».

Ekonomia Bidaia ekonomiaz hitz egiteko baliatu nahi duela gehitu zuen. «Orain arte kirola eta kultura landu dira batez ere eta ekonomia ere lantzen saiatu behar gara. Izan ere, Schwarzenbruck Bavarian dago eta hau Alemaniako eskualde aberatsena da».

Lurra taldekoei eskerrak eman zizkien. «Talde bat eramateko eskatu ziguten eta Lurra eramatea pentsatu genuen. Gainera, Schwarzenbruck ondo ezagutzen dute dagoeneko». Juanlu Elgarrestak udalari eskerrak eman zizkion eta alemaniarrek Urretxuarrak beti ondo hartu dituztela esan zuen.

Udal ordezkaritza bat eta Lurra dantza taldea Alemaniara joan dira

Dokumentuaren akzioak