Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tradizioaren ederrena

Dokumentuaren akzioak

Tradizioaren ederrena

Egilea
Xalba Ramirez
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/01/25
Lotura
Irutxuloko Hitza
(Argazkia: Xalba Ramirez)

Ez dakit batzokiko lagunek zer pentsatuko duten, baina Sabino Arana Goiri kezkatuta egon zen 1897an, besteak beste, ezpata dantzekin: «Gure arrazako dantza gerlari zahar-zahar hori ez da erabiltzen».

Desagertzeko zorian omen zegoen zinta dantza ere, baina honek ez zuen sobera kezkatzen jeltzalea: «Dantza honek ez du konparaziorik harekin: monotonoa eta astuna da, eta ez da publikoaren gustukoa. Emakumeentzat edo haurrentzat egokiagoa da, jada eginak dauden mutilentzat baino».

Izan ere, «ezpata dantza, gizontasun handiko dantza handientsua da: iaz frontoi horretan egin ziren bata eta bestea; zintena ez zen gustatu, baina ezpata dantzak hainbeste berotu zuen publikoa, bazirudiela eraikina behera zetorrela txaloen burrunbekin eta».

Urteak ez dira alferrik pasa, eta eskerrak. Azken 25 urteotan, gizonek dantza albo batera utzi dute, ez delako jada «gizontasun handikoa», eta prestigioa beste nonbait bilatuko dutelako. Tradizioaren ederrena emakumeek daramate, tradizioaren okerrena gizonek daramatelako.

Dokumentuaren akzioak