Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Portugalgo dantzariek emanaldia eginen dute larunbatean Beran

Dokumentuaren akzioak

Portugalgo dantzariek emanaldia eginen dute larunbatean Beran

Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Bera
Mota
Albistea
Data
2023/09/27
Lotura
Erran
Iaz Kataluniako dantzariak izan ziren Beran, eta aurtengo Portugalgoak joanen dira.

Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta, asteburu honetan Portugal iparraldeko Sao Pedro de Casteloes herriko dantzariak Beran izanen dira dantzan.

Ortziralean ailegatuko dira dantzariak eta larunbatean, irailaren 30ean, 18:30ean dantza jaialdia eginen dute Toki Ona institutuko estalpean. Portugalgo Grupo Folclorico e etnografico S. Pedro de Casteloes taldeko dantzariez gain, Gure Txokoako dantzariak ere ariko dira emanaldian dantzan.

Beratarrak heldu den urtean joanen dira Portugalera dantzara.

Dokumentuaren akzioak