Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Pentsamolde erromantikoa "ezbaian" jarriko du 'Abundance' obrak

Dokumentuaren akzioak

Pentsamolde erromantikoa "ezbaian" jarriko du 'Abundance' obrak

Larunbatean (hilak 21) izango da Osa + Mujika dantza konpainiaren emanaldia. "Oraindik hain ukaezina den monogamia zalantzan" jarriko dute bost interpretek.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Bidasoako Hitza
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2023/10/16
Lotura
Bidasoako Hitza

Osa + Mujika dantza konpainiak bere azken lana taularatuko du datorren larunbatean (hilak 21) Hondarribian. Itsas Etxeko auditoriumak jasoko du emanaldia, 20:00etan hasiko dute.

Abundance izeneko obra eskainiko dute dantzariek. Konpainiako iturrien arabera, “indarrean dirauen pentsamolde erromantikoa ezbaian” jartzen du obrak, “printze eta printzesaren istorioa desagerrarazi” nahi baitu, “oraindik hain ukaezina den monogamia zalantzan jarriz”. Ederki landutako estetika boteretsua eta koloretsua du obrak, mezu zuzen eta indartsu batekin.

Bost interpretek eskainiko dute Abundance. Orotara, 52 minutuko iraupena izango du.

Sarrerak 4 euroan eskura daitezke, lotura honetan, edo bestela, Arma Plazan.

Dokumentuaren akzioak