Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Nafarroako Dantza Garaikidearen programa ekitaldiz beterik dator

Dokumentuaren akzioak

Nafarroako Dantza Garaikidearen programa ekitaldiz beterik dator

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/04/14
Lotura
Nontzeberri

Nafarroako Dantza Garaikidearen programak (DNA 2021) dantza garaikideko zortzi konpainia, lau egonaldi, bederatzi erakusketa, bitartekaritza ekintzak eta bestelako ekitaldiak bilduko ditu aurten. Nafarroako hainbat herritan ospatuko da: Zizur Nagusia, Tafalla, Altsasu, Ribaforada, Zangoza, Antsoain, Atarrabia, Berriozar, Noain, Agoitz eta Lizarran.

Etzi, hilak 16, irailera arte luzatuko den DNA jaialdia abiatuko da helburu argi batekin, “bertako lurralde osoan dantza garaikidearen eta mugimenduaren arteak sustatzea”.
Ekimenak dantza arloko profesionalei aukera eskainiko die lau astetan zehar sorkuntza eta ikerketa egonaldiak garatzeko Nafarroako Antzokien Sareko esparruetan. Bestalde, iazko egonaldietako konpainia parte hartzaileek beren lana erakutsiko dute zortzi emanalditan. Led Silhouette taldearen Los Perros proiektuak abian jarriko ditu datorren maiatzaren 10ean edizio honetako egonaldi artistikoak, Altsasuko Iortia Kultur Gunean.

DNA 2021 programaren lehen hitzordua Andrea Irurzunen Danzai Konpainiaren eskuitik etorriko da RE-DES bere obrarekin. Apirilaren 16an egingo da Tafallako Kultur Gunean eta, egun bat geroago, Zangozako Kultur Etxean. Hil honetan ere, apirilaren 30ean, Ribaforadako Kultur Etxean Estitxu Arroyoren La memoria de la carne izeneko obra plazaratuko da. Egun berean, Saioa Belarraren konpainiak Aintzindariak obra aurkeztuko du Noainen, eta datorren maiatzaren 2an, Aoitzen. Amaitzeko, maiatzaren 14an, Ines Auberten konpainiak En Tiempo antzeztuko du Antsoaingo antzokian. Eta biharamunean Atarrabiako Kultur Etxean arituko da.

DNA 2021 edizioak, gainera, Atalak dantza garaikidearen mugaz haraindiko proiektuaren baitan sortutako esperientziarekin bat egingo du eta bi asteko iraupeneko sorkuntza laborategiak antolatuko dira. Horren ondorioz hainbat koreografia ekoizpen ere ikusteko abagunea izango da.

Egunez eguneko agenda hemen kontsultatu ahal duzue.

Dokumentuaren akzioak