Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Mundu bat bildu da Atantikaldira

Dokumentuaren akzioak

Mundu bat bildu da Atantikaldira

Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2023/09/16
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Jon maya dantzaria Torrekuan egindako emanaldian. Argazkia: June Romatet

Fusioa, askotariko kulturak, mestizaia bizia arnastu daiteke egun hauetan Errenteria-Oreretako kaleetan. Atlantikaldiak hirugarren eguna izango du gaur eta goiz goizetik itzela izaten ari da antolatutako ekintzek jasotzen ari diren erantzuna. Mundu bat bildu da atlantikaldira, eta gainezka izan dira kaleak eguerdi partetik.

Bitakora Feminista, Ziklobira, haurrentzako tailerrak… lehen ordutik izan dira jarduerak. aipatzekoak, arrakastagatik, EMKE musika Bandaren Bi herrialde hizkuntza bat. Galizia eta Euskal Herriaren arteko fusio bizia izan da antolatu duten emanaldi ederraren emaitza. Herriko Plazan prestatutako eserlekuak beteta zeuden kontzertua hasi aurretik, eta espaloiak hartu dituzte herritarrak, plaza osoa bete arte. Ez da musika banda bakarrik aritu, Galiziako Etxeko gaiteroak izan dituzte lagun. Kontzertuan zehar, queimada prestatu dute gainera, zuzenean, publikoaren artean banatzeko.

Jendetza bildu duen beste puntua Torrekua izan da. Yarin Site Specific dantza emanaldi ederrak ez du inor epel utzi. Kukai Dantzak antolatuta, Jon Maya eta Andres Marin dantzariek euskal dantza eta flamenkoa lotu dituzte nahasketa ederra eskaintzeko. Ikusleek gozatu dute.

Ginga kjartzeko goiz eguerdi parteko ekitaldiei, Sukaldian pintxo solidarioen dastaketa egin dute 13:30ean hasita, Ukrania, maroko, Aljeria, Ijito Herria… Herri bakoitzak bere gastronomia baduelako, eta horiek guztiak dastatzeko aukera izan da Herrixkan. Foru plaza lepo, eta ilarak luze, euro baten truke pintxoa hartzeko. Bildutako diru guztia Zaporeak elkartearentzat izango da.

Arratsalde-gau partean gehiago. Musika erruz, honakoarekin hamargarren ekitaldia izango duen jaialdiaren eskutik.

Gaurko kontzertu nagusiak, Bia Ferreira eta Iban Nikolai (20:00) eta Rodrigo Cuevas, Dupla eta Hekthorfolk (23:00). gainontzeko agertokietan, beste goi mailako hamaika emanaldi. Egitaraua ikusteko egin klik hemen.

Dokumentuaren akzioak