Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Maruxak

Dokumentuaren akzioak

Maruxak

Egilea
Mikel Saerriegi
Komunikabidea
Goiberri
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2023/11/06
Lotura
Goiberri

Iruñea aldetik dator notizia. Mendillorri auzoan sortu da lehen (?) euskal folklore dantza-talde trabestia. Talde horrek drag-a eta euskal dantza egiten ditu bat berean. Abuztuko jaietako txupinazoa bota du Maruxak izeneko talde horrek bere auzoan. Batzuk oraindik ere genero bitarraren inguruko parekidetasun ezak sortutako gatazketan lokazturik dauden bitartean, maruxek urrats bat gehiago aurrera eman eta hausnarketarako bide berriak zabaldu dituzte, besteak beste, drag ukituaz dantza tradizionalean ohikoak izan diren janzkera eta estetika berriak ezagutzera emanez.

Onargarria ez ezik, txalogarria ere bada ekimena, dantza tradizioaren ezagutzatik, miresmenetik eta zaletasunetik egindako proposamena dela ikusten baita. Ohituak gaude gure dantzak gutxietsiz, sarritan topikoetan oinarritutako kritika errazaren bidetik eta umorea egiteko aitzakian zabaldu izan diren beste hainbat adierazpide ikusten. Proiektu honek, aldiz, alderantzizko bidetik, konplexurik gabe, euskal dantzen eremua ere LGTBI+ komunitatearentzat aldarrikatzen du. Errespetu osoz planteatuta, taldeko partaideek berentzat pregonatzen dituzte dantza tradizionalaren balioa, aberastasuna eta gozamenerako gaitasuna. Esate baterako, ez dute konplexurik erakutsi izan fandango baten edo arin-arin baten erritmoan twerking-a egiteko.

Balio beza dantzaren munduari freskotasun haize berri bat gehiago eransteko. Denak beharko ditugu osasuntsu bizirauteko.

 

Dokumentuaren akzioak