Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lesakako kultur etxera jendetza erakarri du Lertxunaren hegadak

Dokumentuaren akzioak

Lesakako kultur etxera jendetza erakarri du Lertxunaren hegadak

Egilea
Ttipi-ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Lesaka
Mota
Albistea
Data
2023/12/11
Lotura
Erran
'Lertxunaren hegada' lana taularatu zuten artistak kontent, emanaldiaren ondotik.

Harriondoa bete zuen Led Silhouette, Mairu antzerki tailerra eta Tantirumairu dantza taldearen ikuskizunak

Mairu antzerki tailerrak, Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako 19. Keinu Leihoak antzerki zikloko hirugarren emanaldia egin zuten larunbat arratsaldean Harriondoa kultur etxean. Lesakarren ikuspegitik emanaldi erakargarriena zen, gehien bat herriko eta inguruko artistak izan baitziren taula gainean. Led Silhouette, Mairu Antzerki Tailerra eta Tantirumairu Dantza Taldeak elkarlanean sortutako Lertxunaren hegada eman zuten lepo beterik zegoen Harriondoan. Txalo zaparrada batekin agurtu zuten emanaldi ederra.


19. Keinu Leihoak zikloa bukatzeko, abenduaren 15ean, Dxturi Teatroa taldeak Lakoste antzezlana eskainiko du 20:00etan Arranon.

Dokumentuaren akzioak