Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Lekeitioko Kaleka jaialdiak datorren urteko edizioan parte hartzeko ikuskizun-proposamenak jasoko ditu

Dokumentuaren akzioak

Lekeitioko Kaleka jaialdiak datorren urteko edizioan parte hartzeko ikuskizun-proposamenak jasoko ditu

Bi sailetarako proposamenak bidal daitezke abenduaren 10era bitarte.
Komunikabidea
Gaztezulo
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2023/10/27
Lotura
Gaztezulo

Lekeitioko Kaleka jaialdiak datorren urteko edizioan parte hartzeko ikuskizun-proposamenak jasoko ditu

Datorren urteko uztailean izango den Lekeitioko Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiko 34. edizioaren Sail Ofizialean zein KALEKA Scratch atalean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea irekia dute abenduaren 10era bitartean.

Sail Ofiziala espazio publikoa edo izaera bitxiko espazioak gaurkotasunean burututako sorrera-lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edota edozein autoretza motarentzat irekia dago. Kalean artearen barruko edozein disziplinako lanak izan daitezke. Dena den, kontuan hartuko dira espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publiko bezala hartzen dituzten lanak. Zein publikorentzat zuzendua dagoen adierazi beharko da.

KALEKA Scratchek garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta berrelikadura honetan parte hartzeko audientziak gonbidatzen ditu. Sortzaileak eta hartzaileak elkartruke harremanean ipintzen ditu. Deialdian garapen-prozesuan dauden edozein disziplinako proposamenak izan daitezke hautatuak. Hala ere, kale-artetik gertu dauden proposamenak edo jaialdiaren jokaera-markoaren barruan parte-hartu dezakenetek izango dute lehentasuna. 200 euroko ordainsaria eskainiko diete parte-hartzaileei. 

Hautatutako lanak jaialdian programatuko dira. Aurreko edizioetan, sorkuntza eremu eta formatu ezberdinetako lanak aukeratu ziren: audio-walk, zirkua, performance, joku-ibiltariak, dantza eta mikro-antzerkia.

Jaialdian parte hartu nahi dutenek online formularioa bete beharko dute. Ez dira kontutan hartuko email bidez edo beste edozein bidetatik bidalitako proposamenak. Hautatze prozesua 2024ko urtarrilean egingo dute. Eskaeraren emaitza proposamen bakoitzari email bidez jakinaraziko zaio.

 

Dokumentuaren akzioak