Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka L-Ur ikuskizunerako sarrerak salgai

Dokumentuaren akzioak

L-Ur ikuskizunerako sarrerak salgai

Olarri Dantza Taldeak azaroaren 18an emango du L-Ur musika eta dantza ikuskizuna, Landetxen.
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2023/10/10
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Olarri dantza taldearen L-Ur ikuskizuna.
Olarri dantza taldeak L-Ur musika eta dantza ikuskizuna emango du azaroaren 18an, eta dagoeneko salgai ditu ikuskizunerako sarrerak. 10 euroan eros daitezke (egin klik hemen). Olarrik iaz estreinatu zuen L-Ur, lurra eta ura uztartuta sortutako musika eta dantza ikuskizuna, Oiartzungo ibilbide historikoa islatu asmoz.  Elorsoro kiroldegian aurkeztu zuten ikuskizun ederra; urtebetera taularatuko dute berriro, oraingoan Landetxen. 22:00etan hasiko da emanaldia.

Oiartzungo dantza taldeak lehen gizakien garai nomadatik, baserriko babesera egingo du jauzi emanaldian barrena, eta baserriaren goxotik, herriko plazako erromeriara udalerriaren ibilbide historikoa irudikatzeko.

Ikuskizunaren ardatza dantza garaikidea izango da, baina dantza tradizionalak ere izango du presentzia, baita koreografiek ere.

 

Dokumentuaren akzioak