Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Korapiloak askatzeko saiakera artistikoa, Udazabalen hurrena

Dokumentuaren akzioak

Korapiloak askatzeko saiakera artistikoa, Udazabalen hurrena

Egilea
Hasier Larrea
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2023/07/17
Lotura
Goiena

Maitane Sarralde zirku eta borroka arteetan adituak 'Desªnuda' ikuskizuna aurkeztuko du martitzenean.

Udazabal egitasmoak bete du aurtengo ibilbidearen erdia, baina oraindik eduki kultural asko dauzka erakusteko. Asteburuko Arrasate Blues jaialdiari segida emango dio Desªnuda dantza emanaldiak datorren martitzenean, hilak 18, 20:00etan. Seber Altube plazan egitura flotatzaile batetik zintzilik egingo du antzezpena Maitane Sarralde dantzari garaikide bilbotarrak. Modu horretan, gorputz irentsiaren eta gorpuzkera ugarien inguruan ikertzen du, haren gorputza korapilo bat bihurtuz eta soka-mutur solte bat topatu nahian.

Eguenean, Korrontzi dantzan

Bestalde, hilaren 20an, 19:30ean, Monterron parkean, Korrontzi folk taldearen kantuen erritmora mugituko dira hainbat dantza talde; tartean, Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz. Eta Ttakun-eko txalapartariek eta Arrasate Trikitixa Eskolak ere hartuko dute parte. 10 eurotan, Mundukide elkartearen Mozambikeko proiektua babesteko ekitaldia izango da; sarrerak mundukide.org-en daude salgai.

Dokumentuaren akzioak