Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iturritik jaialdia ospatuko da ostegunetik igandera

Dokumentuaren akzioak

Iturritik jaialdia ospatuko da ostegunetik igandera

Egilea
Aitor Odriozola Zubillaga
Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/10/16
Lotura
Irutxuloko Hitza
Kukai dantza taldearen eta Marcos Morau dantzariaren 'Oskara' emankizunak irekiko du jaialdia. (Argazkia: Donostia Kultura)

Donostia Kulturak antolatuta, Iturritik jaialdia egongo da ostegunetik igandera bitarte. Aurten bigarrenez antolatu dute jaialdia, eta Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango ditu oinarri.

Hala, ostegunean Kukai dantza taldeak eta Marcos Morau dantzariak Oskara ikuskizuna eskainiko dute Viktoria Eugenia antzokian. Beste horrenbeste egingo dute Antonio Ruiz konpainiak ostiralean, eta  Kresala dantza taldeak larunbatean —lehenak La noche de San Juan eskainiko du, eta bigarrenak Hitaz orhoit—.

Osteguneko emankizunaz gain, larunbatean Kukaik Giza eskainiko du Okendo plazan. Ordu laurdeneko emankizuna izango da, eta 18:00etan eta 19:00etan egingo dute. Jaialdiarekin amaitzeko, La Pharmaco-k Trilla eskainiko du Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan.

Dokumentuaren akzioak