Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasikoak gustura Pragan

Dokumentuaren akzioak

Itsasikoak gustura Pragan

Itsasi dantza taldekoak gaur itzuliko dira etxera, asteburua Pragan (Txekiar Errepublika) eman ondoren.
Komunikabidea
Uztarria
Mota
Albistea
Data
2018/10/21
Lotura
Uztarria

V. Folklore Jaialdia izan zen atzo Pragan, eta bertan parte hartu zuten Itsasiko dantzariek eta musikariek, Poloniako, Sardiniako, Andorrako, Bulgariako eta Kataluniako taldeekin batera. Zapatu eguerdian, jaialdiaren barruko desfilean parte hartu ondoren, hogei minutuko dantza saioa eskaini zuen Itsasik, eta jaialdian kide izan dituzten gainerako taldeen emanaldiez gozatzeko parada ere izan zuten Azpeitikoek. Taldeko argazki hau igorri zuten atzo gauean Uztarriara.

Dokumentuaren akzioak