Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herriko musikariak eta dantzariak Burlatan

Dokumentuaren akzioak

Herriko musikariak eta dantzariak Burlatan

Egilea
Miren Arana Pagaldai
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2023/11/15
Lotura
Goiena

Asteburuan, Arrasateko Lore Gazteak dantza taldea Burlatan izan zen, Udalaxpeko txistulariekin eta Arrasateko Gaitero taldearekin batera. Burlatako Larratz euskal dantza taldeak antolatutako Larratz egunera gonbidatu, eta beste zortzi euskal dantza taldeekin batera aritu ziren dantzan arrasatearrak, Burlatako Ermitaberri eskolan. Talde bakoitzak bere emanaldia eskaini ostean, guztiek batera borobilean egindako Jota de la Nogalera dantzarekin amaitu zuten goizeko ekitaldia.

Dokumentuaren akzioak