Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Herrikideekin partekatu du Lucia Lacarrak ikuskizun berria

Dokumentuaren akzioak

Herrikideekin partekatu du Lucia Lacarrak ikuskizun berria

Egilea
Juan Luis Romatet
Komunikabidea
Baleike
Tokia
Zumaia, Bilbo
Mota
Albistea
Data
2023/10/23
Lotura
Baleike
Lacarra eta Golding Zumaiako lagunekin, Bilboko Arriagan. (Utzitakoa)

Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek Lost letters izeneko ikuskizuna aurkeztu dute pasa berri den asteburuan Bilboko Arriaga antzokian. Igandeko saioan izan zen hainbat herritar.

Dantza eta zinema uztartzen dituen ikuskizuna da Lost letters, Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek sortutako azken harribitxia. Ez hori bakarrik: Lucia Lacarra Ballet konpainiaren ibilbidearen abiapuntua ere bada pasa den asteburuan Bilboko Arriagan ikusi ahal izan den ikuskizun hau.

Izan ere, urriaren 20, 21 eta 22an taularatu dute izendatu gabeko gerra batean girotutako ikuskizun hau. Lacarraren herrikideek ez dute aurten ere hutsik egin, eta aurreko emanaldi askotan bezala, ikuskizuna hartu duen antzokira bertaratu dira Udaleko Kultura Sailak antolatutako autobus zerbitzuari esker. Behin emanaldia amaituta, dantzariekin egoteko eta haiekin argazki bat ateratzeko aukera ere izan zuten.

Dokumentuaren akzioak