Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Hamahiru bikotek hartuko dute parte larunbatean Euskal Herriko 47. Dantza Txapelketan

Dokumentuaren akzioak

Hamahiru bikotek hartuko dute parte larunbatean Euskal Herriko 47. Dantza Txapelketan

Komunikabidea
Goierri Irrati Telebista
Tokia
Segura
Mota
Albistea
Data
2023/10/17
Lotura
Goierri Irrati Telebista

Aurten, Euskal Herriko hiru lurraldeetako hamahiru bikotek lehiatuko dute.

1977an lehen aldiz ospatu zen txapelketa honek 47 urte bete ditu eta ordutik, urtero saio bikaina eskaini dituzte dantzariek. 2022an, Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo Bergara ordezkatuz irabazi zuten lehen postua.

Kriseilu Txistulari Taldearekin dantzatuko dute fandangoa txistuz, Ibon Kotero eta Ruben Isasirekin albokaz eta Estanga anai-arreba trikitilariekin Arin-Arina trikitiaz bi pieza ezberdin tartekatuz.

Dantza epaileak Karlos Sarriegi, Idoia Besada, Arantxa Garin, Xabier Mendizabal eta Estela Atorrasagasti izango ditugu eta German Nestaresek epaituko ditu jantziak.

Gainera, atsedenaldian Haatik Dantza Konpainiaren “Errimak bi oinetan” emanaldiaren ikuskizunaren zati bat egongo da.

Larunbatean eguerdiko 12etan hasiko dute ospakizuna dantzariek plazako topaketan. 12:30etan Azpilla Dantza Elkarteak gidatuta herritar guztien polka erraldoia dantzatuko dute. 13:00etatik 14:00etara “Errimak bi oinetan” emanaldia eskainiko du Haatik dantza konpainiak eta ondoren, herri bazkaria egingo dute. Arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera, Euskal Herriko 47. Dantza Txapelketari.

Goierri Telebistan ospakizunaren berri emango dugu eta saio osoa izango duzue ikusgai telebistan eta gitb.eus webgunean.

Dokumentuaren akzioak