Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal folklore erakustaldia eman dute Kezka, Duguna eta Haritz dantza taldeek plazan

Dokumentuaren akzioak

Euskal folklore erakustaldia eman dute Kezka, Duguna eta Haritz dantza taldeek plazan

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2023/10/22
Lotura
Barren

2023 10 21 dantza jaialdia danakelk BARREN

Haritz dantza taldeak 50. urteurrena ospatzen dihardu urte osoan eta lagunez inguratuta ari dira urtemuga berezia ospatzen.

Oraingoan Eibarko Kezka eta Iruñeako Duguna traldeen bisita jaso dute, eta hiru taldeetako dantzariek Dantza Jaialdian hartu zuten parte. Maalatik kalejiran irten eta  Kalegoen plazara ailegatu zirenean eibartarrak izan ziren plazara irteten lehenak, iruñearrak ondoren eta Haritzekoak gero. Dantza jaialdiari amaiera emateko denek elkarrekin dantza egin zuten eta hala nahi izan zuten herritarrak ere batu zitzaizkien.

Haritz dantza taldekoek eskerrak eman zizkieten Dugunakoei eta Kezkakoei saioaren amaieran eta Elgoibarko Udal Txistulari taldekoei, akordeoi taldekoei, Elgoibarko Udalari eta Debako Gure Kai taldekoei ere egin zieten aitortza eurengandik jaso duten laguntzagatik.

2023 10 21 dantza jaialdia kezka BARREN

2023 10 21 dantza jaialdia duguna BARREN

2023 10 21 dantza jaialdia haritz BARREN

 

Dokumentuaren akzioak