Beasaingo Udazken Kulturalaren baitan, Aurtzaka Dantza Taldeak emanaldia eskaini zuen larunbatean. Euskal Herriko txoko desberdinetako dantzak aurkeztu zituzten dantzariek: Luzaideko Bolantak, Makil Txikiena, Fandango eta Arin Arinak, Kepa Junkeraren Kaixarranka, The Lord edo Molinatxo Habanera, besteak beste. Iragana eta oraina uztartu zituzten bertan. Amaiera borobila izan zuen emanaldiak, izan ere, poloniar jatorriko polka batekin agurtu ziren Aur- tza Dantza Taldeko dantzariak. Polonian bertan ikasi zituzten pausoak, pasa den abuztuan egindako bidaian. Nowa Ruda hiriko nazioarteko jaialdian parte hartu zuten, Polonia bertako, Kolonbiko eta Turkiako dantzariekin batera. Estreinaldi jendetsua Igandean, Loinatz Abesbatzaren txanda izan zen. Beasainen Aitor Garitano musikari bergararrak zuzendutako lehen kontzertua arrakastatsua izan zen: Igartza Jauregia txiki geratu zen hainbeste ikuslerentzat. Hala ere, larunbat honetan Beasaingo Loinatz Abesbatzaz goza- tzeko aukera berri bat egongo da. Beasaingo Txistulari Alardean parte hartuko du taldeak. Gernika Pasalekuko frontoian burutuko da musika saioa, arratsaldeko 19.00etan.