Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza tradizionalen oholtza Sutegi

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza tradizionalen oholtza Sutegi

Komunikabidea
Noaua
Mota
Albistea
Data
2022/12/18
Lotura
Noaua

Orbeldikoen dantza tradizionalen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten larunbat iluntzean Sutegira joandakoek.

Euskal dantza tradizionalen oholtza izan da bart iluntzean Sutegikoa. Orbeldikoen urteko azken emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten kultur-etxeko auditoriora jaitsi zirenek. Euskal lurralde anitzetako dantzak ekarri zizkiguten baita "Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herri ezberdinetan XIX. eta XX. mendetan sortutako pauso eta jantzi ezberdinak" ere. Emanaldi ederra eskaini zuten.

Adi, 2023ari gogotsu ekingo diotela iragarri baitute Orbeldikoek. Momentuz bi hitzordu zehaztu dituzte; datorren Inauteri Festan parte hartuko dutela aurreratu zuten bart Sutegin. Eta noski, urte berriak Dantza Eguna bueltan ekarriko duela ere ziurtatu zuten.

Dokumentuaren akzioak