Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euriak ez du Erromeria Eguna zapuztu

Dokumentuaren akzioak

Euriak ez du Erromeria Eguna zapuztu

Herriko kaleak musikariz eta batez ere dantzariz bete dira gaur, Erromeria Eguna baita, festa eguna.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2023/07/15
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

 

Herriko kaleak musikariz eta batez ere dantzariz bete dira gaur, Erromeria Eguna baita, festa eguna, madalenetarako motorrak berotzeko egun paregabea. Eguraldia lagun ez izan arren, dozenaka lagun, alpargatak jantzi, eta horiek urratzera jaitsi dira kalera.

Ereintza Dantza Taldeak antolatutako egun honi diana batekin eman diote hasiera, eta horren ondoren, XI. Errenteriako Bola Joko Sari Handia jokatu dute Foru Plazan. Hamaiketakoa jan eta kalez-kale ibili dira eguerdian.

14:30ean herri bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, nola ez, dantzan ariko dira berriro herritarrak. 17:00etan hasiko dute erromeria, Zumardian. Aiko eta Ortzadar taldeen emanaldiek biribilduko dute gaurko festa eguna.

Jarraian HITZAk eguerdiko dantzaldian jasotako irudiak:

Dokumentuaren akzioak