Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Espazio hutsek sortzen duten beldurra

Dokumentuaren akzioak

Espazio hutsek sortzen duten beldurra

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2021/12/09
Lotura
Nontzeberri

Datorren ostiralean, abenduak 10 (20:00etan), Dantzaren XVII. Zirkuituak antolatuta, Osa+Mujikak Kenophobia lana aurkeztuko du Zornotzan.

Kenophobia koreografiak espazio hutsek sortzen duten beldurra identifikatu nahi du. “Festa amaitu da. Denek alde egin dute, dena hutsik dago. Beldurra sentitzen hasia naiz”.
Kenofobia duten pertsonentzako, espazio hutsak beldurgarriak dira; larritasun guztiz kontrolaezina sentitzen dute, bai espazio hutsetan daudenean, baita haietan pentsatzen dutenean ere. Sintoma emozionalen artean haserrea, beldurra, tristezia edo erruaren sentimendua daude.

Lanaren sinopsia honakoa duzue: lan hau festa batekin hasten da, berehala ospakizunaren amaiera iritsiko da eta jendea joan egingo da, espazioa zeharo hutsik geratu arte. Hutsunea gonbidatuen hezurretaraino sartuko da, bakardadea eta beldurra sortuz. Bakardade honetatik abiatuz, pertsonaia bakoitzaren ezegonkortasun emozionala islatuko da.
“Dantzari bakoitzaren ahulezia eta beldur hauek erabiliko ditugu, amaieran ikusleari mezu positibo bat helarazteko helburuarekin.”

Dokumentuaren akzioak