Datorren ostiral eta larunbatean, ekainak 9 eta 10, Miribilla auzoko Gernikako Lorategien plazak kultura eta dantza auzotarrei hurtiltzeko helburua duen 'Ibaiondo Dantzan' programaren bigarren edizioa jasoko du. Hala, egun bi horitetan, gaur egungo eta dantza urbanoarekin lotutako sarrera libreko bost emanaldi eskainiko dira.

Programa ekainaren 9an, ostiralean, hasiko da Led Silhouette eta bere “Wild Street” proposamenarekin, 19:00etan. Ondoren, Izar Blue-Sekaien txanda izango da bere “Through Nature” lanarekin 19:30ean.

Ekainaren 10ean, larunbata, Cielo raso taldeak aurkeztuko du bere “Reset” ekitaldia 19:00etan. Hurrengoak Compañía X izango dira, “Y ahora qué?” emanaldiarekin 19:30ean eta bukatzeko, Natxo Montero_Dantza Ibaiondo Dantzan programari itxiera emango dio “Barbecho urbano” lanarekin 20:00etan.

Egitaraua

Ostirala 9, Gernikako Lorategiak plazan (Miribilla)

  • Led Silhouette (19:00) – “Wild Street”

Kultura-globalizazioa herrialde dominatzaileen bizi-estiloa, hizkuntza eta are ohiturak ere inposatzen ari da bazter guztietan. Prozesu horrek logika indibidualista eta merkatu-zalea hedatzen du planetako toki guztietara. Estetika retro-futurista batekin, Led Silhouetteren lanak bilatzen du gorputzetik hausnartzea noraino iritsi garen, hiriko kaleak oihan basati bihurtzen dituen eutsi ezinezko bilakaera honetan.

  • Izar Blue - Sekai (19:30) – “Through Nature”

Pieza honetan, estilo urbanoen teknikak erabiltzen dira, hala nola POPPING, WAVING, BREAKING eta HIPHOP, dantza garaikidearen eta esperimentalaren kontzeptuekin bat eginda.

Larunbata 10, Gernikako Lorategiak plazan (Miribilla)

  • Cielo Raso (19:00) – “Reset”

Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikusten da. Bakar-bakarrik hedatzen da hasperen bakoitzean bizirauteko, beste leku batean berriro hasteko, ikusteko, bizitzeko, dantzatzeko borondatea bilduz. Gorputzari konektatuta doan ibilbidea da: gorputz-atalak mugiarazten dituen hauspo bat.

  • Compañía X (19:30) – “Y ahora qué?”

Hitz egin dezagun unearen iheskortasunaz. Hitz egin dezagun tematzen garen, eta amore ematen dugun uneari buruz. Gure ustez, norberaren arrazoiez ez arduratzea ezinbestekoa da sortzeko eta taldean hazteko. ¿Y ahora qué? lana ezezagunerantz egindako abentura bat da: etorkizun aski ezezagun bateranzko bidaia.

  • Natxo Montero_Danza (20:00) – “Barbecho urbano”

Kale-mugimenduko pieza. Lurra itxarotearen eta ziklo berri batean sartzearen metafora gisa planteatzen du. Lugorri egoerak presa eta betebeharrak ahaztea ahalbidetzen digu. Egoteko unea da, zerbait gertatu arte itxaroteko. Lugorria atsedena da, aldaketaren beharra, oxigenazioa, indarberrituta irteteko eta berriro ere egunerokoari aurre egiteko premia. Aisia jolasa da. Eta jolasa arimaren lugorria da.