Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Durangok urtea dantzan agurtuko du

Dokumentuaren akzioak

Durangok urtea dantzan agurtuko du

Abenduaren 16an ospatuko den Plateruena Kultur Aterpean Aiko Taldea, Miren eta Roberto Etxebarria eta Bizkaiko Gaiteroak bilduko dira
Egilea
Leire Larrazabal
Komunikabidea
El Correo
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2023/12/04
Lotura
El Correo

 

Aiko Taldekoek berehala jartzen dute jendea dantzan.

Aiko Taldekoek berehala jartzen dute jendea dantzan. E. C.

Durangon, abenduaren 16an, BBK Dantzajaia ospatuko da, 17.00etatik aurrera, Plateruena Kultur Aterpean. Luxuzko gonbidatuak izango dira bertan: Aiko Taldea, Miren eta Roberto Etxebarria eta Bizkaiko Gaiteroak. Talde bakoitzak bere modura plaza dantzan jarriko dute eta dantza jauziak, jota eta porrua, baltseoa, larrain dantza… eskainiko dituzte.

Horrela, hasteko, Roberto eta Mirenek, kantu eta koplak, hillarabikoa, farrea edo eskusoinu txikia, bibolina eta panderoa erabiliz alaituko dituzte hurbiltzen direnak. Tradiziozko errepertorioa eta Robertok sortutako musika ederrak ekarriko dizkigute. Aikok dantza gidatu eta proposamen ezberdinak egingo dizkigu hurbiltzen diren guztiak dantzara erakartzeko eta guztientzat dantza gune gozo bat sortzeko. Azkenik, Bizkaiko Gaiteroek, berriz, soinu indartsu eta berezkoarekin erromeriari ginda jarriko diote, batez ere, amaiera aldera Lizarrako Larrain Dantzarekin.

Dantza saioa zabaltzeko trebakuntza tailer txiki bat ere ospatuko da. Gainera, jarduera edozeinek parte hartzeko pentsatuta dago, gazte, heldu zein adineko, eta doakoa izango da, beraz, «dantzaz modu dibertigarri eta osasungarrian jarduteko nahia duen edonor ongietorria izango da», aipatzen dute antolatzaileek.

Eta nortzuk dira antolatzaileak? Ekimena Durangoko Udalak eta BBK Fundazioak, Aiko Taldearekin elkarlanean, antolatu dute. Modu horretan, 2023. urtea dantzazaleoi modu egokian agur esateko modu bat izango da. Azken finean, musika gailenduko da baina musika dantzagarria, hurbiltzen den orok dantzan buka dezan.

Dokumentuaren akzioak