Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Denak Bat-eko dantzariak dantzari arituko dira igandean Mar del Platako Gizataldeen Jaialdi Artistikoan, Colon Antzokian

Dokumentuaren akzioak

Denak Bat-eko dantzariak dantzari arituko dira igandean Mar del Platako Gizataldeen Jaialdi Artistikoan, Colon Antzokian

‘Las colectividades festejan la patria' (Kolektibitateek aberria ospagai) izenpeko jaialdia datorren igandean, maiatzaren 19an, egingo da Mar del Platako Colon Antzokian, bertako Nazioarteko Kooperaziorako eta Komunitate-Gaietarako Udal Zuzendaritza eta Kultura Idazkaritza babesle. Gizataldeen Foroak antolaturik, kolektibitateen dantza, musika eta abestiak zabaltzeko helburua du jaialdiak, gizatalde mailako elkarteek egiten duten lana ikusgai uzteko xedez.
Komunikabidea
Euskalkultura
Tokia
Mar del Plata, Argentina
Mota
Albistea
Data
2019/05/16
Lotura
Euskalkultura

Mar del Platako dantzariak 2019ko BACen (argazkia Maru Maiztegui)

Mar del Platako dantzariak 2019ko BACen (argazkia Maru Maiztegui)

Antolatzaileek gonbidaturik, hiriko Denak Bat Euskal Etxea euskal kulturaren ordezkari arituko da jaialdian. Beti Alai taldeak, Andoni Iriberri zuzendari, Makil Dantza eta Fandango taularatuko ditu.

Ikuskizuneko sarrerek 50 peso balio dute eta agertokian bertan ipiniko dira salgai arratsaldeko 5etatik aurrera. Emanaldia 6etan hasiko da. Datozen hilabeteetan, Literatura ekitaldia eta Kolektibitateen Abesbatzen topaketa antolatuko ditu Foroak.


Dokumentuaren akzioak