Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzari trebeak

Dokumentuaren akzioak

Dantzari trebeak

Komunikabidea
Ataria
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2023/09/25
Lotura
Ataria

Dantza solte txapelketa egin zuten atzo Lizartzan, hamar bikoteren parte hartzearekin.

Herriko Otsolar dantza taldeak, Udalaren laguntzarekin antolatuta, 16 urte artekoen dantza solte txapelketa egin zuten atzo Lizartzan. Hamar bikote aurkeztu ziren eta irabazleak Onditz Esnaola (Lizartza) eta Jurgi Errandonea ( Andoain) izan ziren. Bigarren postua Enara Artola eta Mikel Esnaolarentzat ( Lezo) izan zen, eta hirugarrena Ihintza Erauskin (Lezo) eta Danel Kastillorentzat ( Pasai Donibane).

Oso saio polita egin zutela nabarmendu dute antolatzaileek, eta ikusle ugari hurbildu ziren. «Gure taldearentzat pizgarri bikaina da lehiaketa, eta dantza transmisioa bultzatzeko laguntzaile ezin hobea», esan dute.

Dokumentuaren akzioak