Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Amurrion igandean

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Amurrion igandean

Komunikabidea
Aiaraldea
Tokia
Amurrio
Mota
Albistea
Data
2023/05/02
Lotura
Aiaraldea
Urtero antolatzen dute Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko kale emanaldia. Argazkian, iazko ekitaldia. / Aiaraldea.eus

Amurrioko Udal Dantza Eskolako ikasleek dantza ikuskizuna egingo dute igandean, maiatzaren 7an, 12:30ean Juan de Urrutia plazan.

Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 29an izan zen, baina Amurrioko Udal Dantza Eskolako kideek igande honetan ospatuko dute, maiatzaren 7an. Ikasleek eskolan egindako ariketak eta hainbat koreografia taularatuko dituzte Juan de Urrutia plazan, 12:30an. Interpretatuko dituzten lanen artean daude El Cascanueces, Chipollino eta Lasaitasun, besteak beste.

Amurrioko Udal Dantza Eskolak ibilbide luzea du udalerrian eta, azaldu duenaren arabera, “ikasleek dantzaren teknikak ezagutzeko eta eskuratzeko lehen pausoak ematen dituzte bertan, euren sormen-gaitasunak ahalik eta gehien sustatuz”.

Dokumentuaren akzioak